Kish

Kish
Zigurat baten hondakinak
Datuak
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqBabilonia probintzia
EskualdeaBabiloniako probintzia
Koordenatuak32°32′25″N 44°36′17″E / 32.5403°N 44.6047°E / 32.5403; 44.6047
Map
Historia
KulturaSumer
Kish eta Babilonia kasitar dinastien garaian, K.a. XIII. mendean.

Kish[1] (sumerieraz: Kiš; akadieraz: kiššatu) Mesopotamia Beherearen iparraldeko hiria izan zen, geroago Akad lurraldea izango zenean kokatua, Babiloniatik 15 kilometro inguru ekialdera. Zir aski K.a. 3. milurtekoaren hasieran sortu zuten tell hau, haren inguruan kokaleku antzinagokoen aztarnak dauden arren: Ras El'Amiya (Obeid Aroa K.a. 4000-K.a. 3500), Yemdet Nasr (Uruk Aroa, K.a. 3500-K.a. 3000). Kishek (Tell al-Uhaymir), Ingharra, Uhaimir eta garrantzi gutxiagoko beste kokaleku batzuk hartzen ditu.

Kish hiria izan zen, ziur asko, Mesopotamia Behereko eta Diyala Behereko semiten (akadiarren) erdigune komertzial eta politikoa; bertako biztanleria nagusiki akadiarra zen aro aurredinastikoan, erregeen zerrendak erakusten duen bezala, argi eta garbi izen semitak baitituzte.

Akadeko hiri nagusia izan zen, eta Mesopotamia Behereko zati handi batekoa geroago. Hori dela eta, "Kisheko errege" edo "Lau zatietako errege" (Sumer, Elam, Subartu eta Amurru, Kish erdian zegoela) titulua hartu ohi zuten sumertar-akadiar erregeek, beren gailentasuna nabarmentzeko asmoz.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy