Kizil-Irmak Kizil-Irmak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.355 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°51′12″N 38°24′27″E / 39.85328°N 38.40739°E |
Leku geografikoa | Asia Minor (en) |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 77.100 km² |
Ur-emaria | 500 m³/s |
Iturburua | İmranlı (en) |
Bokalea () | Itsaso Beltza |
Kizil-Irmak ibaia (turkieraz Ibai Gorria), Turkiako ibairik luzeena eta energia hidroelektrikozko iturri garrantzitsu bat da. Denboran zehar, zenbait izenekin ezagutu izan da, horien artean, hititerazko Marassantiya eta grezierazko Halys nabarmentzen direlarik.
Kizil-Irmakek, Anatolia, 1150 kilometrotan zeharkatzen du, penintsulako ekialdeko mendietan jaio eta Itsaso Beltzean itsasoratuz. Bere ibilbideak, lehenik hegomendebaldera daroa, eta ondoren iparmendebaldera, azkenik, Turkiako iparrekialdean amaitzeko, non bere ibaiadar nagusiena den Deliceren urak jasotzen dituen.
Antzinatean, lehenik, hititen ibai nagusiena bezala nabarmendu zen, euren hiriburu zen Hattusasetik gertu. Ibai honek mugatutako lurraldea, hititar inperioaren erdigunetzat hartzen zen. Ondoren, Persia eta Lidiaren arteko muga bezala balio izan zuen, azken hau, Halys ibaiko gudua bezala ezagutzen den guduan garaitua izan zen arte.