Klamidiasi

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Klamidiasi
Deskribapena
Motagaixotasun bakteriano komentsala, commensal Chlamydiaceae infectious disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Chlamydia trachomatis D/UW-3/CX (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakEritromizina, ofloxazino, sparfloxacin (en) Itzuli, lebofloxazino, Oxitetraziklina, troleandomycin (en) Itzuli, trovafloxacin (en) Itzuli, Klaritromizina, amoxizilina, Azitromizina, sulfisoxazole (en) Itzuli, Tetraziklina eta doxiziklina
Identifikatzaileak
GNS-9-MK079.88, 079.98 eta 078.88
GNS-10A55, A56.8, A70 eta A74.9
GNS-9099.41 eta 483.1
DiseasesDB2384
MedlinePlus001345
eMedicine001345
MeSHD002690
Disease Ontology IDDOID:11263

Klamidiasia Chlamydia trachomatis bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da, harreman sexualen bidez transmititzen dena, eta traktu urogenitalari erasotzen diona.

Munduko herrialde garatuetan klamidiasia da sexu bidez transmititzen diren gaitzen artean ohikoena, eta jende gehiagori erasaten diona, sifili, gonokozia, HIESa edo herpes genitalaren aurretik.

Chlamydia trachomatis bakterioak serotipo asko ditu. Serotipo batzuek trakoma izeneko gaitza sortzen dute, itsutasuna eragin dezakeen begien infekzio larria. Bakterio horren D eta K-ren arteko serotipoek, aldiz, infekzio genitalak eragiten dituzte, klamidiasi izenarekin ezagutzen direnak. Beste serotipo batzuek, azkenik, linfogranuloma benereo izeneko gaitza sortzen dute, sexu bidez ere transmititzen dena, baina klamidiasien taldetik at sailkatzen dena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy