Klasizismo (musika)

Mozarten Requiemen eskuizkribua: Lacrimosaren hasiera.

Aldi klasikoa edo klasizismoa europar musikan, Barrokoaren eta Erromantizismoaren arteko aldia izan zen (XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera bitartekoa). J. Haydn eta W.A. Mozart konpositoreen musika da aldi horretako sorkuntzaren adierazle aipatuena (L. Van Beethoven ere klasizismoaren barnean kokatu ohi dute aditu batzuek).[1] Egun Neoklasizismo deituriko garai kultural eta artistikoarekin (arkitekturan, literaturan eta beste arteetan) bat dator. Bere hiriburuak Berlin, Paris, Mannheim eta, batez ere, Viena izan ziren. Testuren argitasuna, esaldien simetria, tonalitate osoaren finkapena eta forma musikal klasikoen ezarpena (sinfonia, sonata, laukotea...) ditu ezaugarri.

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy