Klaudio Gotiko | |||||
---|---|---|---|---|---|
268ko iraila - 270eko urtarrila ← Galieno - Aureliano →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sremska Mitrovica, 214ko maiatzaren 10a | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Sirmium, 270eko urtarrila (55/56 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa |
Marko Aurelio Klaudio Gotiko (latinez: Marcus Aurelius Claudius Gothicus; 214ko maiatzaren 10 - 270eko urtarrila), erromatar enperadorea izan zen 268tik hil zen arte.
Haren jatorria ez dago garbirik. 268ko irailean godoak garaitu zituen jeneral erromatarra zen Klaudio. Hilabete horretan ere tronua eskuratu zuen, Galieno, aurreko enperadorea, egoera ezezagunetan hil baitzen. Klaudiok, halere, boterea eskuratutakoan, Galienoren familia bizirik utzi zuen. Erromako etsaiekin ez zen hain errukior. Hori zela eta, ospe handia lortu zuen.