Klaus Kinski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Klaus Günter Karl Nakszynski |
Jaiotza | Sopot (mul) , 1926ko urriaren 18a |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Berlin Munich |
Heriotza | Lagunitas-Forest Knolls, 1991ko azaroaren 23a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: kardiopatia miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Minhoï Geneviève Loanic (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema aktorea, antzerki aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
kinski.de | |
|
Klaus Günter Karl Nakszynski, ezagunagoa Klaus Kinski izen-deiturez (Zoppot, Danzig Hiri Askea, Alemania —gaur egun Sopot, Polonia—, 1926ko urriaren 18a - Lagunitas-Forest Knolls, Ameriketako Estatu Batuak, 1991ko azaroaren 23a) aktorea izan zen. Haren alaba Nastassja Kinski aktore ezaguna da.
Denera 130 film baino gehiagotan antzeztu zuen. Horien artean, beharbada, Werner Herzog zuzendariak zuzendutako filmak izango dira ezagunenak, esaterako: Aguirre, der Zorn Gottes (1972), Nosferatu: Phantom der Nacht (1979), Woyzeck (1979), Fitzcarraldo (1982) edota Cobra Verde (1987). Zuzendari eta aktorearen arteko harreman trumoitsuez dokumentala egin zuen Herzogek Kinski hil eta 8 urtera: Mein liebster Feind (nire etsai maitea).
Antzeztutako beste film batzuk: Die toten Augen von London (1961, Alfred Vohrer), Doctor Zhivago (1965, David Lean), Per qualche dollaro in più (1965, Sergio Leone), Quién sabe? (1966, Damiano Damiani), Il grande silenzio (1968, Sergio Corbucci) eta Un genio, due compari, un pollo (1975.