Klitia | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Klytia (en) |
Familia | |
Aita | Ozeano |
Ama | Tetis |
Bikotekidea(k) | Helios |
Klitia, greziar mitologiaren arabera, Heliosez maitemindutako lamia bat zen, hau egunero espiatzen zuelarik, goizean bere jauregitik irtetzen zenetik, arratsaldean mendebaldera iristen zen arte. Heliosek Leukotoerekin izan zituen harremanak, eta, Klitiak, jeloskor, bere aita Orkamori kontatu zion afera. Orduan, Orkamok Leukotoe leizezulo batean giltzaperatu zuen, hil arte. Heliosek, hori jakin zuenean, Klitiari muzin egin zion, eta Klitiak, etsituta, Helios pasatzen ikusten iragaten zuen denbora, jainkoek ekilore bihurtu zuten arte.