Kodex

Rodako kodexa, 990. urteko eskuizkribua.
Haralds saga ins hárfagra liburuaren orri bat Codex Frisianusen arabera.

Kodex (latinez caudex, "zuhaitzaren enborra") eskuz idatzitako dokumentu zahar bat da, elkarri jositako eta koadernatutako kaierez osatua.

Erromatarrek asmatu zuten bere taulak lotzeko eta pixkanaka-pixkanaka biribilkia ordezkatu zuen.[1] Kristautasunarekin batera zabaldu zen, Eliza kristauak formatu hau hautatu baitzuen Bibliarako[1].

Nahiz eta teknikoki edozein koadernaketa moderno kodexa izan, egun hitza eskuizkribuentzat baino ez dugu erabiltzen, batez ere Berant Antzinaroko eta Erdi Arokoentzat[2]. Liburu hauek ikertzen dituen zientziak kodikologia du izena; antzinako agiriak ikertzen dituena, berriz, paleografia.

  1. a b Roberts, Colin H.; Skeat, T. C. (1983), The Birth of the Codex, Londres: Oxford University Press, ISBN 0-19-726024-1}}
  2. David Diringer, The Book Before Printing: Ancient, Medieval and Oriental, Courier Dover Publications, New York 1982, ISBN 0-486-24243-9

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in