Kodiak uhartea

Kodiak uhartea
Datu orokorrak
Garaiera4.469 ft
Motauharte
Luzera160 km
Zabalera96 km
Azalera9.310 km²
Geografia
Map
Koordenatuak57°28′N 153°26′W / 57.47°N 153.43°W / 57.47; -153.43
Honen parte daKodiak Archipelago (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaKodiak Archipelago (en) Itzuli

Kodiak uhartea[1] (ingelesez: Kodiak Island; alutiiqeraz: Qik'rtaq;[2][3] errusieraz: Кадьякtranslit.: Kadʹyak) Ameriketako Estatu Batuetako Alaskako estatuaren hegoaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Shelikof itsasarteak bereizten du Alaska kontinentaletik. 9.311,24 km2-ko azalera du.[4] Kodiak uhartediko uharte handiena da, Estatu Batuetako bigarrena, eta mundu osoan laurogeigarrena. Uharteko komunitaterik handiena Kodiak izeneko hirian dago.

Arrantza eta arrantzaren inguruko janari-industria da uharteko ekonomia-jarduera nagusia. Itsas eta aire-armaden base bat dago hiriburuan. Uhartea 1763an aurkitu zuen Stefan Glotov errusiarrak, eta 1784an sortu zen lehen herria.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) Counceller, April G.L.; Leer, Jeff. (2006). Kodiak Alutiiq Conversational Phrasebook. Alutiiq Museum and Archaeological Repository, 9 or. ISBN 1-929650-02-7..
  3. (Ingelesez) Drabek, Alisha Susana. (2012). Qik'rtarmiut Alutiit'stun Niugneret Kʀaasiirkii. Native Village of Afognak, vii or. ISBN 978-0-9858145-0-2..
  4. (Ingelesez) Dunham, Mike. (2010-08-02). «Turns out Kodiak is largest U.S. island, depending on viewpoint» www.adn.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in