Koinea (grezieratik ἡ κοινὴ γλῶσσα hē koinḕ glṓssa, 'hizkuntza arrunta', edo, sarriago, ἡ κοινὴ διάλεκτος hē koinē diálektos, 'hizkera arrunta') garai helenistikoko antzinako grezieraren hizkuntz barietatea da, greziera helenistikoa eta alexandrotar dialektoa izenez ere ezaguna.
Barietate hori Alexandro Handiaren konkisten ondorengoa da, K.a. 300 urtetik K.o. 300 urtera arte, gutxi gorabehera, eta grekoaren hirugarren garaiaren mugarria da. Garrantzitsua da greko demotikoaren aurrekoa eta grezieraren lehenengo dialekto arrunta izan zelako. Baina horretaz gain, haren garrantzia lingua franca gisa mendebaldeko zibilizazioetan izandako eraginean datza. Kristau Bibliaren Itun Berria koinez idatzi zen, eta horixe erabili zen kristautasuna irakasteko eta transmititzeko.
Koinea, estraofizialki, Erromatar Inperioko lehen edo bigarren hizkuntza izan zen.