Koldo Eleizalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1878ko ekainaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1923ko uztailaren 24a (45 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Koldo Eleizalde Brenosa —bataio izenez, Luis Maria Ignazio Jose Ramon; sabindarren izen-sisteman, Eleizalde'tar Koldo— (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainaren 9a - Bilbo, Bizkaia, 1923ko uztailaren 24a) euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan. Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik. Era berean, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen, R.M. Azkue, Julio Urkixo eta Arturo Kanpionekin batera. Euskararentzako eredu batu baten alde agertu zen. Haur euskaldunei eskola euskaraz eman behar zitzaiela ere aldarrikatzen zuen. Teoria mailan ez ezik, praktikara ere eraman zituen bere ideia pedagogikoak. Horrela, Bizkaiko Aldundiak ezarri zituen eskolen arduraduna izan zen, eta euskarazko ikasmaterialak sortzeaz arduratu zen. Politikan ere jardun zuen, Euzko Alderdi Jeltzaleko kide moduan.