Koldo Zuazo | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Koldo Karlos Zuazo Zelaieta |
Jaiotza | Eibar, 1956ko urriaren 20a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Josep del Rio Rodríguez |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Koldo Karlos Zuazo Zelaieta[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko urriaren 20a) hizkuntzalaria da, EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan) eta euskaltzain urgazlea. Euskalkiak ikertzen nabarmendu[2] da; gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998koa lehena, geroztik hainbat aldiz berritua) lan horren emaitzak dira, Louis Lucien Bonaparterenaz (1863) geroztik eginiko lehen berrikuspen handia. Euskara batuaren alde ere lan egin du eta, bereziki, euskalkien altxorra jasoko lukeen euskara batuaren ereduaren alde. Hartara, euskara batu estandarraren barruan "tokiko batuak" sortzearen aldekoa da.