Kondentsazio

Kondentsazioa leiho batean.

Kondentsazioa edo likidotzea egoera gaseosotik likidora igarotzean datzan materiaren egoera aldaketa da. Alderantzizko prozesua lurrunketa bezala ezagutzen da.

Nahiz eta gasetik likidorako aldaketa presio eta tenperaturaren menpe egon, normalean kondentsazioa ingurune presioan ematen den prozesuari esaten zaio. Egoera aldaketa hau bultzatzeko gainpresio handia erabiltzen denean, likuefakzio deritzo prozesuari.

Kondentsazioa gasa bere irakite-punturaino hozten denean ematen da. Hala ere, puntu honetara presioaren aldaketa bidez iristea ere posible da, lehen aipatu bezala presioa faktore garrantzitsua baita. Prozesu hau era artifizialean lortzeko erabiltzen den laborategiko edo industriako ekipoa kondentsadorea da.

Distilaziorako, laborategiko lanean oso garrantzitsua den prozesua, ezinbestekoa da kondentsazioa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy