Konpiladore

Konpiladorea programak itzultzeko programa informatiko bat da. Honekin, programazio lengoaia batean idatzita dagoena beste programazio lengoaia batera pasatzen da, ordenagailua interpretatzeko gai den beste programa bat sortuz. Aipatutako bigarren lengoaia normalean makina kodea izaten da, baino, testua ere izan daiteke. Prozesu hori konpilazioa bezala ezagutzen da.

Konpiladoreak programa baten iturburu-kodea itzultzea ahalbidetzen du, goiko edo beheko mailako beste lengoaia batera (makina-lengoaia, normalean). Honela, programatzaile batek gizakiek erabiltzen duten lengoaian diseina dezake berak nahi duen programa. Ondoren, beste programa batera konpilatuko da ordenagailuan erabiltzeko.

XIX. mendean, Charles Babbage matematikari britainiarrak, ordenagailu digital modernoaren printzipioak sortu zituen. Makina batzuk asmatu zituen: makina diferentziala, problema matematiko konplexuak konpontzeko. Historialari askok, Babbage eta Augusta Ada Byron (1815-1852) hartzen dituzte ordenagailu digital modernoaren asmatzaile bezala. Garai hartako teknologia ez zen gai bere kontzeptuak praktikara eramateko, baina, bere asmakizunetako batek, makina analitikoak, bazituen ordenagailu modernoaren hainbat ezaugarri.

Konpilazioa egiteko momentuan, datu egiturak konpiladorearen toki desberdinetan gorde egiten dira ondoren errazago erabiltzeko. Horrela, optimizazioa egiteko orduan zailtasun gutxiago egongo dira eta, horrela, prozesua hobetuko da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy