Sir Konstantin Sergeievitx Novoselov (errusieraz: Константи́н Серге́евич Новосёлов, translit.: Konstantin Sergeievitx Novosiolov; Nizhni Tagil, Sobietar Batasuna, 1974ko abuztuaren 23a) fisikari errusiar-britainiarra, Fisikako Nobel Sariduna grafenoaren inguruan egindako lanengatik.
Novosiolovek 60 ikerlan baino gehiago argitaratu ditu supereroankortasuna (Hall efektua), Geko-zinta eta grafenoa bezalako gaiei buruz.
Gaur egun, Novosiolov Manchesterreko unibertsitateko fisika mesoskopikoko ikerkuntza-taldean ari da lanean.