Konstanza I.a Siziliakoa

Konstanza I.a Siziliakoa

erregina

Bizitza
JaiotzaPalermo1154ko azaroaren 2a
Herrialdea Siziliako Erresuma
HeriotzaPalermo1198ko azaroaren 27a (44 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Constance of Sicily, Holy Roman Empress (en) Itzuli
Familia
AitaRoger II.a Siziliakoa
AmaBeatrice of Rethel
Ezkontidea(k)Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa  (1186ko urtarrilaren 27a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaGoiuriko etxea
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta ezkontidea

Find a Grave: 8283417 Edit the value on Wikidata

Konstanza I.a Siziliakoa, Hauteville leinukoa, 1154ko azaroak 2an jaioa, Roger II.a Siziliakoa normandiar erregearen hil ondorengo alaba izan zen. 1198ko otsailean hil zen.

Bere iloba Gilen II.a Siziliakoak, Henrike Hohenstaufen Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzea eta Frederiko I.a Bizargorri enperadorearen semeari eskaintzen dio ezkontzeko, 1186an. Bere iloba, 1189an, behar baino goizago eta seme-alabarik izan gabe hil izanak, Siziliako erresuma, oinordekotza arazo larrietan uzten du, Germaniako Erromatar Inperio Santuak erresumaren oinordekotza aldarrikatzen baitu, Konstanzaren ezkontzaren ondorioz, hau, Tankredo Leccekoa normandiar hautagaiak preso hartzen duelarik, Palermon errege koroatua izan zena 1190 hasieran. Salernon harrapatua, Palermora eramaten dute, eta, ondoren, Napolira, bere senar Henrikek askatu aurretik, Tankredo garaitu zuena eta 1194ko abenduak 25ean koroatua izan zena. Konstanza, orduan, Siziliako erregina bihurtu zen. Ezin izan zuen uharteko aberastasunen arpilaketa eragotzi germaniar tropen aldetik, ezta bere senarrak normandiar nobleziaganako egin zuen errepresio gogorra ere, Henrike 1197an hil ondoren, erresuman ezarritako zenbait jauntxo germaniar kanporatzen dituen arren. Beranduago Siziliako errege izango den Frederiko II.a Hohenstaufenen ama, stupor mundia, bere senarra hil eta gutxira hil zen, 1198ko azaroak 27an.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstanza I.a Siziliakoa Aldatu lotura Wikidatan

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in