Kontrol mentala pertsona batek modu autonomo eta independentean pentsatzeko ahalmena kontrolatu, mugatu eta, batzuetan, erabat deusezteko teknika psikologikoen multzoa da, gogatzetik (propaganda eta marketin kasuetan esaterako) tortura eta antzeko teknika fisikoetara. Pertsona batek dituen sinesmen eta iritziak zeharo aldatzeko prozesuaren kasuan, garun garbitze edo garun garbiketa esamoldea ere erabiltzen da kontrol mentala izendatzeko.