Kontserbatorio

Londresko Royal College of Music kontserbatorioa.

Kontserbatorio (latinez: conservatorĭus) musika irakasten den eskola da. Musika irakaskuntzan espezializatua dagoen eskola ofiziala da konserbatorioa. Konserbatorioak umezurztegiak ziren hasieran, baina aspaldidanik musikaren irakaskuntza izan dute helburu nagusi. Ezagutzen diren zaharrenak Veneziako ospedali izenekoak dira, erietxeetatik hurbil zeudelako horrela deituak. XVI. mendean zabaldu ziren Napolin, Venezian eta Palermon. XIX. mendean ugaldu ziren eta zenbait herrialetako hiriburuetan zabaldu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy