Kontsonante herskari

Ikus, gainera: «Kontsonante leherkari»

Fonetikan, kontsonante herskaria —edo, labur, herskaria—, batzuetan kontsonante oklusiboa deitua, ahots-bidean aire-emaria erabat blokeatuz ahoskatzen da, baina ez sudur-bidean halabeharrez. Blokeo horren iraupena kontsonantearen hersketa da.

Herskari hitzak hurrengo kategorietako bati edo gehiagori erreferentzia egin diezaioke, autorearen arabera:

  • Leherkariak, askotan soilki herskari deituak. Leherkariak herskari ahokariak dira, non ahots-bidearen hersketak aire-emari guztia blokeatzen duen, ahokari zein sudurkaria. Euskaraz, haien adibide /b/, /d/, /ɡ/, /ɟ/ ahostunak eta /p/, /t/, /k/, /c/ ahoskabeak dira.
  • Sudurkariak, askotan herskari sudurkari deituak. Sudurkariak herskari sudurkariak dira; bertan, ahots-bidearen hersketak aire-emaria sudur-bidera eramaten du. Adibidez, /m/, /n/, eta /ɲ/, euskaraz.
  • Afrikatuak herskari partzialak dira. Orokorrean, afrikatuak eta leherkariak kontrajartzen dira, baina afrikatuak askatze igurzkaria duten leherkari gisa deskribatu izan dira halaber, leherkari soilekin askapenaren bidez kontrastatuz. Euskarazko adibideak /t͡s̻/, /t͡s̺/, eta /t͡ʃ/ dira.
  • Inplosiboak: hor, leherkari eta afrikatuen aire-etorri motarekiko aire-etorri mekanismo ezberdina dute. Euskaraz ez dago horrelakorik.
  • Eiektiboak, beste aire-etorri mekanismo bat dutenak. Euskarak ez du horrelakorik.
  • Klik kontsonanteak, musuen hotsak edo katuak deitzeko soinuak kasu, laugarren aire-etorri mekanismo bat duten herskari bikoitzak dira. Herskari ahokariak, sudurkariak, afrikatuak nahiz eiektiboak izan daitezke.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in