Kontsonante txistukari

Fonetikan, kontsonante txistukariak kontsonante igurzkari edo afrikatu mota bat dira. Hots horiek ebakitzeko, aire-emana mihiaren atzekaldeko zirrikitu batetik artikulazio punturaino eramaten da; hor, hortz ia estutuen ertz zorrotzetara bideratzen da eta maiztasun altuko turbulentziak sortzen dira (soinu txistukariak). Txistukari guztiak kontsonante koroariak dira, mihiaren punta edo aurreko atal malguarekin ahoskatuak. Aukera anitz daude mihiak hartzen duen forman eta artikulazio puntuan.[1]

  1. (Frantsesez) Point d'articulation. 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy