Koral

Koral arrezife baten irudia. Koralak Anthozoa klaseko hainbat animalia ezberdinen izen arrunta da.

Koralak Cnidaria banaketa eta Anthozoa klasean sailkatutako animalia txikiak dira.

Koral bezala ezagutzen den animalia ez da milimetro gutxi batzuetako diametroa duen polipo bat besterik. Itsasoan disolbatutako kaltzioa bere ehunetan finkatzeko abilidadea du, eta, era horretan, hain bereizgarri egiten dituzten egiturak osatzen dituzte.

Korala eta bere kaltziozko egitura, zuriak dira. Hartzen dituzten kolore ezberdinak, polipoekin sinbiosian bizi diren mikroalga batzuen eraginagatik da. Alga hauek, zooxantela izena hartzen dute. Arrazoi honegatik, koralak oso ur gardenak behar ditu garatzeko, zooxantela izeneko algek fotosintesia egin dezaten.

Koralak, animalia haragijaleak dira. Euren oinarrizko janaria zooplanktona izaten da. Ugalketari dagokionez, ugalketa sexuala dute koraletako batzuk, eta besteek, asexuala. Gainera, espezie batzuetan, bi motak ematen dira. Zelula sexualak itsasora bidaliak izaten dira, guztiak batera, ilargiaren faseak edo itsasaldiak jarraituz. Ernalkuntza, kanpoan gertatzen da, eta hain ugaria da, ze urak tindatzen ditu. Arrautza asko, arrainen janari izaten dira, baina, hainbeste jartzen dituztenez, gehienek bizirik jarraitzen dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy