Koral itsasoa

Koral itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso marjinal
Azalera4.791.000 km²
Sakonera9.175 m
Geografia
Map
Koordenatuak18°S 158°E / 18°S 158°E / -18; 158
Honen parte daOzeano Barea
Hidrografia
Betebidea

Koral itsasoa[1] Ozeano Barean Australiako ipar ekialdean kokaturik dago. Gaur egun Australiako administraziopean dagoen itsasoa da.

Australiako ipar-ekialdearen, Ginea Berriaren, Salomon uharteen, Hebriden eta Kaledonia Berriaren artean dago. 4.791.000 km2-ko eremua hartzen du. Tasmaniako itsasoak mugatzen du hegoaldean, Salomon itsasoak iparraldean eta Ozeano Bareak, ekialdean. Uharteen ertzetan ageri diren koral multzoak direla eta eman zaio Koral izena. Australiako ipar-ekialdeko itsasertzeko Hesi Handi direlako arrezifeak dira koral multzo nagusiak.

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in