Koreako itsasartea

Koreako itsasartea
Motaitsasarte
Sakonera227 m
Geografia
Map
Koordenatuak34°35′58″N 129°47′48″E / 34.599444444444°N 129.79666666667°E / 34.599444444444; 129.79666666667

Koreako itsasartea[1] (japonieraz: 対馬海峡; koreeraz: 대한해협) Ozeano Barearen ipar-mendebaldeko itsasartea da, Japoniako itsasoa, Ekialdeko Txinako itsasoa eta Itsaso Horia lotzen dituena, Hego Korea eta Japoniako Kyushu uhartearen artean. 200 kilometro zabal da batez beste.

Japoniarra den Tsushima uharteak bitan zatitzen du itsasartea. Kuroshio itsaslaster beroaren adarra den Tsushima itsaslasterra izen bereko uhartearen eta Hego Koreako itsasertzaren artetik igarotzen da. 1905. urtean ospe handiko garaipena lortu zuten leku horretan japoniarrek Errusiaren aurkako gerran. Koreako ertzean, portu ugari daude, hala nola Busan, Jinhae edo Masan. Zenbait itsas lineak Busan-Fukuoka eta Busan-Shimonoseki itsasbideak egiten dituzte egunero.

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in