Kornualles

Kornualles / Kornubia
Cornwall
Kernow

Saint Piran's flag (en) Itzuli
UK Cornwall.svg
Geografia
HiriburuaTruro
50°15′36″N 5°3′4″W
Azalera3.563
MugakideakDevon
Administrazioa
Demografia
Biztanleria575.525 (2020)
7.315 (2018)
Dentsitatea161,53 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
cornwall.gov.uk

Kornualles edo Kornubia[1] (kornubieraz: Kernow; ingelesez: Cornwall, ofizialki) Ingalaterrako konderria eta nazio zelta bat da, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldeko eskualdean dago. Kulturari dagokionez, Gales eta Bretainiarekin oso lotura estua du: adibidez, Bretainian Bro Kernev/Cornouaille izenparekidea duen lurraldea ere badago.

3.547 km²-ko azalera du, 519.400 biztanle zituen 2005ean eta 568.210 2019an (160/km²). Hiriburua Truro da (20.920 biztanle 2001ean, 18.766 2011n).

Erresuma Batuko eskualderik behartsuenetakoa da, per capita errenta txikiena duena. Turismoak indar berezia du, klima epelari eta kostalde aberatsari esker.

Kernow herria jatorri zeltiarreko herrietako bat da. Bertan, autonomia eta botere politiko handiagoa eskatzen duten taldeak daude, Mebyon Kernow eta Cornish Nationalist Party besteak beste. Hala ere, alderdirik indartsuena Britainia Handiko Alderdi Liberala da.

Kornuallesko hiri nagusiak hauek dira: St Austell/Sen Ostell Fowydh (22.658 biztanle 2001ean) eta Camborne-Redruth (Kammbronn-Rysrudh, 39.937 bz); hala ere, hiribildu historikoak hauek dira: Penzance (Pennsans), Helston (Hellys), Launceston (Lannstefan), Falmouth (Aberfal), Liskeard (Lyskerrys), Newquay, Penryn (Pennrynn), Saint Ives (Porthia), Fowey (Fowydh), Saltash eta Lostwithiel (Lostwydhyel).

  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy