Kornubiera | |
---|---|
Kernowek — Kernewek — kernewek | |
Kornubieraren azken mendeetako bilakaeraren mapa. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Erresuma Batua Kornubia |
Hiztunak | 3.500 |
Rankinga | - ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Kornubia |
UNESCO sailkapena | 5: arrisku kritikoan |
Araugilea | Keskowethyans an Taves Kernewek |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Britoi hizkuntzak Southwestern Brythonic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, aditza-subjektua-objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | kw |
ISO 639-2 | cor |
ISO 639-3 | cor |
Ethnologue | cor |
Glottolog | corn1251 |
Wikipedia | kw |
Linguasphere | 50-ABB-a |
UNESCO | 339 |
IETF | kw |
Endangered Languages Project | 4050 |
Kornubiera[1] (kornubieraz Kernowek edo Kernewek) Kornubia (edo Kornualles) konderriko berezko hizkuntza da. Mintzaira indoeuroparra da: multzo zeltikoko talde britonikoaren barruan dago, bretainierarekin eta galesarekin batera. Usadiozko azken hiztuna XIX. mendearen bukaeran hil zen arren, XX. mendean berpiztu zuten. Gaur egun, zailtasunik gabe hitz egin dezaketenak 3.000 inguru dira.
XIX. mendean galdu zen, ingelesak ordezkatua. Uste da Dolly Pentreath (1777an zendua) izan zela kornubiera ama hizkuntza zuen azkena. Kondairak dio haren azken hitzak Me ne vidn cewsel sawznek! («Ez naiz ingelesez mintzatuko!») izan zirela, eta badirudi bazekiela zerbait ingelesez. Azken hiztun elebakarra, berriz, Chesten Marchant (1676an zendua) izan zela jotzen da. Zenbaitek kornubiera XVIII. mendean galdu zela dioten arren, nolabaiteko erabilera mugatua izan zuen geroago ere: 1875ean oraindik baziren gutxienez sei hiztun, guztiak hirurogei urtez gorakoak; eta uste da usadiozko azken hiztuna John Davey (1891n hila) izan zela.
XX. mendean, hainbat taldek hizkuntzaren aldeko hautua egin zuten, eta ikasi eta erabiltzeari ekin: horretan dihardu, adibidez, Kesva an Taves Kernewek elkarteak. Era berean, eskoletan aukerako irakasgaia da.
2008ko maiatzean, Kornubiar Hizkuntzaren Elkarteak idazkera estandarra berretsi zuen.[2]
Wikipedia kornubieraz ere erabilgarri dago. kw.wikipedia.org.