Estatistikan, Pearsonen korrelazio koefiziente linealak edo, labur, korrelazio koefizienteak bi aldagai kuantitatiboren arteko korrelazio linealaren norabidea eta sendotasuna neurtzen duen adierazle bat da. Kobariantzatik eratortzen den koefizientea da: jatorrizko datuez kalkulaturiko kobariantza dimentsionatua izanik, korrelazioaren sendotasuna neurtzeko egokia ez denez, jatorrizko datuak estandarizatu eta datu estandarizatu hauekin kobariantza kalkulatuz lortzen da Pearsonen korrelazio koefizientearen formula.
Azpimarratu behar da Pearsonen korrelazio koefiziente linealak korrelazio lineala neurtzen duela eta ez dituela antzematen aldagaien artean izan daitezkeen bestelako erlazio motak.