Kortikosteroide

Kortikosteronaren egitura kimikoa.

Kortikosteroide edo kortikoideak giltzurrun gaineko guruinek modu naturalean jariatzen dituzten hormonak dira, esteroideen mota bat direnak. Sistema fisiologiko ugarirekin lotuta daude, hala nola estresaren erantzuna, immunitate-sistemarena, hanturaren erregulazioa, karbohidratoen metabolismoa, proteinen katabolismoa, odolaren elektrolitoen mailak eta giza portaeran.

Kortikosterona eta kortisona hormona naturalak dira, baina baditugu hainbat kortikoide sintetiko, sendagai moduan erabiltzen direnak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in