Kosako

Kosakoak

Kuban kosakoen talde bat, XIX. mendean
Biztanleak guztira
3,5-5 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Eslaviar hizkuntzak
Erlijioa
Eliza Ortodoxoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Turkiar eta Eslaviar
Zaporozhiako kosakoen erantzuna Turkiako Mehmed IV.a sultanari. Ilya Repinek margotua 1880 eta 1891 bitartean.

Kosakoak (ukraineraz: козаки́translit.: koza'ki; errusieraz: каза́киtranslit.: ka'zaki; singularrean ukraineraz: козак; errusieraz: казакtranslit.: kazak) gehienbat ekialdeko eslaviarrak diren etnia bat dira, komunitate demokratiko eta erdi-militarrak eratzen zituztelako ospetsu egin zirenak, eta gehienbat Errusiaren hegoaldean eta Ukrainan bizi direnak. Herri gerraria eta askatasunzalea izan zen, bere trebezia militarragatik eta bere buruarengan zuen konfiantzagatik ezaguna. Izena, ziur aski, quzzaq hitz turkikotik dator, «abenturazalea» edo «gizaki librea» esan nahi duena. Izen hau 1395eko ruteniar agiri batean dago aipatuta lehen aldiz.

Soziopolitikoki, XV. mendetik egundaino kosakoek primitibo demokratiko eta federaltzat har daitekeen barne egitura administratibo bat dute, erabat ez ohikoa, berritzailea eta onartezina Erdi Aroko Europa ekialdeko eta Asiako kasu guztietan.

Kosako modu independentean Europa ekialdeko eta inguruko tokietako historian zehar zenbait populazio gune eta unitate militarrek hartzen duten izen komuna da. Talderik garrantzitsu eta ugarienak ukrainar kosakoak (Козаки)dira, Zaporizhia, Itsaso Beltza, Azov eta Danubian Sich eta errusiar kosakoak (Казаки) dira, Don, Kuban, Terek eta Ural ibaietakoak hurrenez hurren. Hain ezagunak ez direnak kosako poloniarrak (Kozacy) eta kosako tartariarrak (Nağaybäklär) dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy