Kragujevac

Kragujevac
Крагујевац
Serbian city (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Serbia
Serbiaren banaketa administratiboaŠumadija District
Municipalities and cities of SerbiaOpština Kragujevac
Izen ofizialaКрагујевац
Jatorrizko izenaКрагујевац
Posta kodea34000
Geografia
Koordenatuak44°00′51″N 20°56′22″E / 44.0142°N 20.9394°E / 44.0142; 20.9394
Map
Azalera865 km²
Altuera180 m
Demografia
Biztanleria150.623 (2018)
−212 (2011)
Dentsitatea174 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1476 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia34
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSuresnes, Pitești, Trenčín, Jeriko, Bat Yam, Mostar, Napoli, Bielsko-Biala, Ingolstadt, Reggio nell'Emilia, Carrara, Springfield, Mahiliou, Ohrid, Karlovac, Verona, Bydgoszcz eta Milwaukee
MatrikulaKG
kragujevac.rs

Kragujevac (serbieraz: Крагујевац) Serbiako laugarren hiririk handiena da, Belgrado, Novi Sad eta Niš ondoren. Šumadija barrutiko gune administratiboa da. Lepenica ibaiak zeharkatzen du hiria. Otomandar Inperioaren garaian Kraguyevca edo Karacofça izenak zituen. Azken zentsuaren arabera 150.623 biztanle zituen.

Hiria 1476an sortu zen, baina lehenengoa izan zen gauza askotan. Serbiako lehen hiriburua izan zen (1818-1839) eta Balkanetako lehenengo konstituzioa bertan aldarrikatu zen, 1835ean. Serbia independizatu zenean, Zuzenbideko lehenengo unibertsitatea ireki zen bertan, baita gramatikako lehenengo eskola, Antzoki Nazionala (1835) eta Akademia Militarra (1837).

1841ean hiriburua Belgradora eraman zen, eta eraikin ofizialak ere mugitu ziren. Gaur egun Zavodi Crvena Zastava konglomeratu industrialaren egoitza izateagatik da ezaguna, baita bere armagintza industriagatik ere. Zastava automobilak hirian sortu ziren, 2008an Fiatek erositako enpresa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in