Krasnodar

Krasnodar
Краснодар
Краснодар
milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Krasnodar kraia
Hiri okrugaKrasnodar Municipality
AlkateaVladimir Yevlanov
Izen ofizialaКраснодар
Jatorrizko izenaКраснодар
Posta kodea350000–350921
Geografia
Koordenatuak45°02′N 38°59′E / 45.03°N 38.98°E / 45.03; 38.98
Map
Azalera192,19 km²
Altuera25-30
Demografia
Biztanleria1.138.654 (2024ko urtarrilaren 1a)
17.363 (2023)
Dentsitatea3.876,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1793
Telefono aurrizkia861
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta UTC+03:00
Hiri senidetuakKarlsruhe, Harbin, Ferrara, Tallahassee, Burgas, Nancy, Wels (en) Itzuli, Sokhumi, Larnaka eta Erevan
http://www.krd.ru/

Krasnodar[1] (errusieraz: Краснодар, krəsnɐˈdar ahoskatua), 1920 arte Jekaterinodar deitua, Errusiako hego-mendebaldeko hiri bat da, Krasnodar kraiaren zentro administratiboa. Kuban ibaiaren ertzean dago, Kaukaso mendilerroaren iparraldean. 2023an 1.121.291 biztanle zituen hiriak, eta 1,226 milioi biztanle hiri okrug delako metropoli eremuak.[2]

Industria mekanikoa, kimikoa, petrolio- eta janari-industria dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbidegune garrantzitsua da. Katalina II.a Handiak sortu zuen hiria 1792an, eta Kuban aldeko kosakoen gune nagusi bihurtu zen ondoko urteetan.

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Errusieraz) «Численность» 23.rosstat.gov.ru (Estatuaren Estatistika Zerbitzu Federala) (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy