Kreditu-txartel

Munduan gehien erabiltzen diren kreditu-txartel nagusiak: Visa, MasterCard eta American Express.

Kreditu-txartela zerrenda magnetiko, mikrotxipa eta erliebezko zenbakidun plastikozko txartel bat da. Banku eta aurrezki kutxa batek jaulkia da eta haren jabe den pertsonari kreditu-txartelaren sistemaren barnean dauden negozio eta saltokietan ordaintzea ahalbideratzen dio, bai sinaduraz, NANrekin batera edo kreditu-txartela soilik erakustearekin. Txartelaren titularrak txartelaren jaulkitzaileari (banku bat gehienetan) hitzartutako zenbatekoak eta gainerako karguak ordaintzeko hitza ematen dio.

Kreditu-txartela eta zordunketa-txartela desberdinak dira. Zordunketa-txarteletan titularrak bere banku-kontuan duen dirua erabiltzen du, momentuan kentzen dena, kreditu-txarteletan berriz, bankuak maileguan ematen duen dirua erabiltzen du eta, gehienetan, hurrengo hilabeteko lehen egunean egiten da ordainketa[1].

Kreditu-txartel batean hirugarren erakunde batek esku hartzen du. Merkatuko kreditu-txartel ezagunenen artean Visa, American Express, MasterCard eta Diners Club daude, besteak beste.

  1. «Dokuteka: kreditu txartelak» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in