Kremlingo harresiko nekropolia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
Administrative okrug of Moscow | Erdialdeko barrutia (Mosku) |
District of Moscow | Tverskoy District |
Koordenatuak | 55°45′14″N 37°37′10″E / 55.75378°N 37.619308°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1917 |
Ondarea | |
Kremlingo harresiko nekropolia (errusieraz: Некрополь у Кремлёвской стены, Nekropol u Kremliovskoi steny[1]) Moskuko Kremlinean dagoen hobitegia da. 1917ko azaroan hasi ziren hildakoak hobiratzen, Urriko Iraultzan hildako 240 boltxebike Plaza Gorriko hobi komunetan ehortzi zituztenean. Nekropolia Leninen mausoleoaren bi alboetara hedatzen da; 1924an eraiki zuten zurez mausoleoa, eta 1929 eta 1930 bitartean granitoz berreraiki. 1921eko azken ehorzketa handiaren ondoren, Plaza Gorriko hiletak estatu ospakizun bihurtzeaz gain, ehorzketak politikari, buruzagi militar, kosmonauta eta zientzialari nabarmenentzat mugatu ziren. 1925 eta 1927 bitartean hilotzak lur-emateari utzi zioten, eta hilen errautsak hobiratzen hasi ziren. Hala ere, 1946an salbuespena egin zuten Mikhail Kalinini lur-emateko. Plaza Gorrian hobiratu zuten azken dignatarioa Konstantin Txernenko izan zen, 1985eko martxoan. Kremlingo harresiko nekropolia gune babestu izendatu zuten 1974an.