Krimeako penintsula | |
---|---|
| |
Bertako izena | Крымский полуостров Кримський півострів Qırım yarımadası |
Geografia | |
Kokapena | Ekialdeko Europa Itsaso Beltza |
Azalera | 27.000 km2 |
Punturik garaiena | Roman-Kosh |
Politika | |
Herrialdea | Errusia (de facto) |
Barruti Federala | Hegoaldeko Barruti Federala |
Subjektu Federalak | Krimeako Errepublika Sebastopol |
Herrialdea | Ukraina (de jure) |
Eskualdeak | Krimeako Errepublika Autonomoa Sebastopol |
Gizartea | |
Biztanleria | 1.973.185 |
Dentsitatea | 73,08 |
Talde etnikoak | errusiarrak, ukrainarrak eta Krimeako tatariarrak |
Krimeako penintsula (errusieraz: Крымский полуостров, ukraineraz: Кримський півострів, Krimeako tatareraz: Qırım yarımadası) Itsaso Beltzaren iparraldean ia-ia guztiz urez inguratuta kokatzen den penintsula da. Errusiako penintsula eta eskualdea da. 26.000 km2 ditu, eta Perekopeko istmoak lotzen du kontinentearekin; hego eta mendebaletik Itsaso Beltzak eta ipar-ekialdetik Azoveko itsasoak inguratzen dute. Hiri nagusiak: Simferopol (eskualdeko hiriburua), Sebastopol, Kerch eta Yalta dira. Iparraldean estepa erdi elkorra da (garia, artoa eta kotoia egiten dira), eta hegoaldea, berriz, mendi-basoa. Itsaso Beltzaren tropikopeko ertza turismogunea da. Krimeako industria nagusiak altzairugintza, mekanikagintza eta kimika industria dira.