Kritika Saria euskarazko poesiari

Kritika Saria euskarazko poesiari Espainiako literatura sari bat da, 1978tik Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen duena, urteroko Kritika Sarien barruan.

Zehazki, bi sari dira, bata euskarazko narratiba lan onenari, eta bestea poesia lan onenari. Kritika Sari horretan, euskarazkoez gain, gaztelaniazko, katalanezko eta galizierazko sariak ere ematen dira. Sariek esamesa ugari sortu dituzte.[1][2]

  1. Landa, Josu. (2015-04-21). «Kritika Sariaren eskandalua» Berria.
  2. Kortazar, Jon. (2014-04-15). «Kritika Saria» Berria.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy