Kuia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | pumpkin (en) |
Kuia edo kalabaza Cucurbita generoko zenbait landareren, eta batez ere Cucurbita pepo espeziearen, fruitua da. Borobila izan ohi da, azal kizkurtua duena eta horitik laranjaraino doan kolorea izan dezakeena. Kuiatxoa antzekoa da, baina forma luzeagoa da eta beste aldaera batetik sortzen da. Cucurbita maxima espezieko kuiek, berriz, nahiz eta kuia deitu, tamaina askoz handiago izan ohi dute.
Zenbait kasutan, beste Cucurbita espezie batzuetako fruituei ere kuia deritze. Hori gertatzen da Cucurbita argyrosperma eta Cucurbita moschata espezietako zenbait aldaerekin.
Jatorriz Ipar Amerikakoa da, baina gaur egun mundu osoan landatzen da erabilera komertzialerako, eta janaritarako zein aisialdirako merkaturatzen da.