Kurdu

Kurduak
Biztanleak guztira
31,5 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Kurdistanen eta Kurdistango zatiren bat duten estatuetan: 29,5 milioi[1]

 Libanon: 200.000[2]  Afganistanen: 200.000[2]
 Azerbaijanen: 150.000[2]
 Israelen: 100.000[3]
 Errusian: 100.000[4]
 Armenian: 45.000[2]
 Alemanian: 500.000 – 800.000[2][4]
 Suedian: 50.000 – 60.000[5]
 Erresuma Batuan: 100.000[6]

 Frantzian: 100.000[2]
Hizkuntza
kurduera
Hainbat dialekto ditu: soranera, zazera, ipar kurduera eta hego kurduera
Erlijioa
Gehienbat islamismo sunita;
orobat, islamismo xiita, jazidismoa, jarsanismoa, judaismoa, kristautasuna.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Iraniar multzoko beste etnia batzuk (talysh etnia• balutx etniagilak etnia• lurs etnia• pertsiar etnia)

Herri kurdua (kurdueraz:کورد, kurd) Ekialde Hurbileko talde etnolinguistikoa da[7], irandar herrien barnean sailkatzen dena. Kurdueraz mintzo dira, eta 30 milioi inguru dira guztira. Gehienbat Kurdistanen bizi dira, Irango goi-ordoki zabaleko eskualde menditsu batean; Kurdistan estaturik gabeko nazioa da, Turkia, Irak, Iran eta Siriaren artean zatitua.

Kurdistandik kanpo ere kurdu talde handiak bizi dira, bereziki Kaukasian, neurri handi batean historian jasan dituzten deportazioen eta errepresioaldien ondorioz. Hartara, aspaldidanik kurdu ugari bizi da mendebaldeko Turkiako hirietan, Armenian, Georgian, Israelen, Azerbaijanen, Errusian, Libanon eta, azken hamarkada hauetan, Mendebaldeko Europako estatu batzuetan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

  1. CIAk etniak munduko estatuen arabera sailkatuta emandako kopuruak. Siriarako, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak emandako kopurua hartu da kontuan.
  2. a b c d e f The Kurdish Diaspora, Institut Kurde de Paris (Paris: Institut Kurde de Paris, 2006), <http://www.institutkurde.org/en/kurdorama/>.
  3. Lokman I. Meho: The Kurds and Kurdistan: A General Background, in Kurdish Culture and Society: An Annotated Bibliography. Konpilatzaileak: Lokman I. Meho eta Kelly Maglaughlin (Westport, CT: Greenwood Press, 2001), 4. orrialdea, Google Books zerbitzuan ikusgai.
  4. a b The cultural situation of the Kurds, Lord Russell-Johnston zenak eginiko txostena, Europako Batzordea, 2006ko uztaila.
  5. Kurdiska Riksförbundet i Sverige.
  6. Kurds in the UK, BBC News, 2008ko abenduaren 9a.
  7. (Ingelesez) «Killing of Iraq Kurds 'genocide'» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy