Kurskeko Gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ekialdeko Frontea | |||
Granaderoak Kurskeko guduan | |||
Data |
| ||
Lekua | Kursk (Sobietar Batasuna) | ||
Koordenatuak | 51°42′N 36°06′E / 51.7°N 36.1°E | ||
Emaitza | Sobietarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Kurskeko Gudua Bigarren Mundu Gerrako gudualdia izan zen, Alemania Nazi eta Sobietar Batasunaren armaden artekoa, 1943ko uztailean hasi eta abuztuaren 23an amaitu zena. Errusiako Kursk eskualdean gertatu zen, eta Zitadela Operazioa izena ere eman zaio.
Alemaniak Ekialdeko Frontea hartzeko azkenengo ahalegin handia egin zuen Kurskeko guduan, uztailaren 5etik 16ra erasoak joaz: Wehrmacht armadak bere baliabide garrantzitsuenak erabili zituen. Besteak beste: 780.900 lagun, 2.928 tanke, 9.966 kanoi eta mortero, eta Luftwafferen 2.110 hegazkin.
Sobietar Batasuneko Armada Gorriak kontraerasoa jo zuen uztailaren 12tik abuztuaren 23ra bitartean, eta udan alemanei irabazitako lehenengo gudua izan zen: alemanen Blitzkrieg taktikak aurkaria garaitu baino lehen porrot egin zuen, besteak beste sobietarrek estrategia aurreratuak erabili zituztelako. Gainera, Kursken sobietarrek ere defentsa- eta eraso-baliabide garrantzitsuak zituzten, hala nola 5.000 km trintxera zortzi lerrotan banatuta; 1.910.361 lagun, 5.128 tanke, 25.013 artilleria-pieza eta 2.792 hegazkin.
Amaieran, alde bietan galdu zituzten lagun eta baliabide asko: 203.000 lagun alemanek eta 863.303 sobietarrek; baina alemanek ezin izan zituzten galdutakoak hain erraz ordezkatu. Beraz, Kurskeko Guduaren ostean sobietarrek aurreratzen jarraitu zuten, Berlin hartu arte.