Kutsatzaile

Inguru-airearen kutsadura lantegi batetik sortua.
Eurite handiek baratzetan eta zelaietan zabaldu diren elementu kutsagarriak eramaten dituzte sarritan, haien kalteak zabalduz.

Kutsatzaile bat ingurumenean sartutako substantzia edo energia bat da, aurretik nahi ez diren ondorioak dituena edo baliabide baten erabilgarritasunari kalte egiten diona. Kutsatzaile batek kalteak eragin ditzake epe luzera edo laburrera landare- edo animalia-espezieen hazkunde-tasa aldatzean, edo giza zerbitzuak, erosotasuna, osasuna edo propietateen balioak oztopatzean. Kutsatzaile batzuk biodegradagarriak dira eta, beraz, ez dute epe luzera ingurumenean iraungo. Hala ere, kutsatzaile batzuen degradazio-produktuak kutsatzaileak dira baita ere, hala nola DDE eta DDD produktuak, DDTaren degradaziotik sortutakoak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy