Kuwait Investment Authority | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa |
Herrialdea | Kuwait |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Ministry of Finance (en) |
Historia | |
Sorrera | 1953ko otsailaren 23a |
webgune ofiziala |
Kuwait Investment Authority (arabieraz: الهيئة العامة للاستثمار) (KIA) Kuwaiteko inbertsio funts subiranoa da, tokiko eta nazioarteko inbertsioan espezializatua. 1953an sortu zuten, emirerriko gobernua jasotzen ari zen petrolioaren eta gas naturalaren industriak sortutako superabitak kudeatzeko. 2022ko apirilean munduko hirugarren inbertsio-funtsik handiena zen, 738.000 miloi estatubatuar dolarreko aktiboak izanda.[1]
Kuwait Investment Authorityk mundu osoan zehar banatutako hainbat filiarren bidez egiten ditu operazioak, eta KIA da horien matrizea.[2] Europan, Kuwait Investment Office (KIO) KIAren filiala da, eta Londresen du egoitza.