LGBT bandera, baita ere Ortzadarraren bandera eta Askatasunaren bandera, 1970. hamarkadatik gay eta lesbianen harrotasunaren sinboloa bezala erabili izan da. Historikoki Kalifornian sortu zen, Gilbert Baker diseinatzailearen eskutik. Egun mundu osoan erabiltzen da eta LGBT (Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual hitzetatik) mugimenduaren ikur nagusia da. Egungo bertsioak ortzadarraren koloreen ordena bera errepikatzen du: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta bioleta.