LIBRIS edo Library Information System Suediako katalogo bibliografiko bateratua eta nazionala da. Sistemaren gestioa Suediako Liburutegi Nazionalaren esku dago eta bulego nagusia Estokolmon dago. Datu basean zehar 6,5 milioi liburu, aldizkari, artikulu, mapa, kartel, partitura, baliabide elektroniko e.a. aurki daitezke.