La Mano Negra

La Mano Negra
Datuak
Motaerakundea
Ideologiaanarkismoa
Agintea
Egoitza nagusi
Poliziaren arabera La Mano Negra taldekoak ziren lau akusatuen heriotza zigorra, Jerezen, 1892an.

La Mano Negra (euskaraz: «Esku Beltza») , antza, Andaluzian sortu zen isilpeko elkarte anarkista izan zen. Guardia Zibilaren arabera, erakunde hori 1880. hamarkadan antolatu zen, Alfontso XII.a Borboikoaren erregealdian, eta urte haietan egin ziren eraso askoren atzean egon zen. Garaian Andaluziako nekazaritzan krisialdi larria pairatu zen eta uztak erretzea, eraikinak erretzea eta eraso biolento ugari gertatu ziren. Kolektibo horren ardura erakusteko Guardia Zibilak "harri batean azpian" aurkitutako dokumentuak erakutsi zituen. Historialari askok zalantzan jarri dute dokumentazio horren benekotasuna. Dena dela, La Mano Negra benetako mitoa bihurtu zen Andaluziako langileen artean.[1]

  1. Termes, Josep (2011). Historia del anarquismo en España (1870-1980). Bartzelona: RBA. ISBN 978-84-9006-017-9.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy