La minor | |
---|---|
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | Do major |
Tonalitate paraleloa | La maior |
Notak | |
la, si, do, re, mi, fa, sol, la |
La minor (Lam ere Europako notazioan eta Am notazio amerikarrean) la notatik abiatuta eskala minor naturalak duen tonalitatea da; horrela, la, si, do, re, mi, fa eta sol notek osatzen dute. Gako-armadurak ez du bat ere alteraziorik erakusten: sosteniturik ez eta bemolik ere ez; eskala minor melodiko eta harmonikoen kasuan, alterazio gehigarriak noten ondoan eransten dira, ez armadurari. Bere erlatibo maiorra do maior tonalitatea da, eta tonalitate homonimoa la maior da.
Johann Joachim Quantz-en ustez, "tristuraren efektua" ongien adierazten zuten bi tonalitate minorrak la minorra eta do minorra ziren.[1]