Laborategiko haragi

Londresen laborategiko haragiarekin aurkeztutako lehen hanburgesa, 2013ko abuztuaren 5ean.
Haragiaren iraultza hitzaldia, Munduko Ekonomia Foroan.

Laborategiko haragia, haragi artifiziala, haragi sintetikoa, landutako haragia edo in vitro haragia, animalia baten gorputzetik zuzenean ez datorren animalia-haragia da: ez da inoiz animalia baten parte izan, baizik eta aldez aurretik animalietatik ateratako muskulu-zelulen hazkuntzatik dator. Zelula ametatik abiatuta, benetako haragiaren egitura berreraikitzen dutela ziurtatzen dute sustatzaileek, eta munduko elikaduraren arazoari irtenbidea eman nahi diote, jasangarritasuna eta animaliekiko tratu etikoa sustatzen duten bitartean.[1]

Era kritikoz «Frankenstein haragia» ere esaten zaio.

  1. Salba Ramirez: [1], Urtean 4.000 tona laborategiko haragi, Donostiatik mundura, 2023-06-30.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy