Laborategiko sagu

Sagu albinoak.

Laborategiko sagua karraskaria da, Mus musculus espeziekoa, eta ikerketa zientifikorako erabiltzen da. Kariotipoa berrogei kromosomaz[1] osatuta dago eta albinoak izan ohi dira.

Ikerketa zientifikoetan gehien erabiltzen den eredu biologiko eta biomedikoa laborategiko sagua da. Izan ere, zientzian aurrerapen handiak egitea ezinezkoa izango zen izaki horiek gabe. Hurrengo ezaugarriengatik da hain erabilia arlo horietan:

  1. Erabilera erraza.
  2. Hazkuntza eta manipulaziorako tamaina egokia.
  3. Ez dute zaintza handirik behar.
  4. Gizakien antzeko immunitate-sistema dute.
  5. Kume kopuru handia dute.
  6. Haurdunaldi laburra dute (19-21 egun), eta azkar uzten diote tititik elikatzeari.
  7. Emeek obulu asko sortzen dituzte, eta ernaltzen direnean oso erresistenteak dira.
  8. Ugaztun euterioak direnez, gizakien antzeko genoma dute.

Gaur egun, genetikoki manipulatu diren saguak erabiltzen dira. Sagu transgenikoak eta knock-out ereduak dira bereziki erabilgarriak arazo biologiko konplexuak aztertzeko, gene edo proteina jakin baten ekintza azter baitaiteke.

  1. «Whole genome - Mus_musculus - Ensembl genome browser 110» www.ensembl.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy