Lagos (Portugal)

Artikulu hau Portugalgo udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lagos (argipena)».
Lagos
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaFaro
Posta kodea8600
Geografia
Koordenatuak37°06′00″N 8°40′00″W / 37.1°N 8.6667°W / 37.1; -8.6667
Map
Azalera212,8 km²
MugakideakVila do Bispo, Aljezur (en) Itzuli, Monchique eta Portimão
Demografia
Biztanleria31.049 (2011)
Dentsitatea146 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia282
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakRibeira Grande, Óbidos eta Torres Vedras
cm-lagos.pt

Lagos Portugalgo hiri bat da, Faroko Barrutian, Algarbe azpieskualdean dagoena. 27.949 biztanle inguru ditu. Barlavento Algarvio izeneko zonaldean kokatzen da (Algabeko mendebaldea).

Udalerriak 212,99 km²ko azalera du [1] eta 31.049 biztanle (2011), [2] 4 parrokiatan banatuak. [3] Udalerria iparraldean Monchiquerekin mugatzen da, ekialdean Portimãorekin, mendebaldean Vila do Bispo-rekin, ipar-mendebaldean Aljezurrekin eta hegoaldean Ozeano Atlantikoko kostaldearekin.

Lagos historikoki Portugalgo Aurkikuntzekin lotuta dago. Gaur egun Algarbeko turismo gune erakargarrienetako bat da, aparteko hondartzak eta ondare kultural eta erlijiosoak dituena, baita gaueko bizitza dinamikoa ere. Gaur egun, biztanleriaren gehiengoa udalerriko lurraldean barreiatuta dago, hiriaren hirigune historikotik kanpo, zerbitzuetan eta turismo industrian lan egiten du batez ere. Hirigune historiko ia guztia oinezkoentzako da. Bisitatu ahal izateko merkataritza- edo kultura-establezimendu ugari eskaintzen ditu, jatetxe, taberna edo kafetegiak. 2012an TripAdvisor guneak "Gehien hazten ari diren 15 helmugen" lehen postuan kokatu zuen Lagos. [4]

2012ko abenduaren 21ean, udalak Cittaslow Cities sarera atxiki zen bere ondare historiko-kulturala kontserbatzeko, gehiegizko urbanizazioa ekiditeko eta bizi kalitatearen mantentzeko, arreta berezia jarriz eraikinak ez dezaten gainditu altuera eta kopuru jakin bat, mugikortasun pragmatikoa eta garapena bultzatu ingurunearekiko harreman sinbiotikoan, biztanleriaren ongizatea eta paisaiaren osotasuna zaintzea helburuarekin. [5] [6]

  1. Instituto Geográfico Português. (2013). (XLS-ZIP) Áreas das freguesias, municípios e distritos/ilhas da CAOP 2013. Direção-Geral do Território.[Betiko hautsitako esteka]
  2. INE. (2012). (XLSX-ZIP) Quadros de apuramento por freguesia. Instituto Nacional de Estatística.
  3. Lei n.º 11-A/2013, de 28 de janeiro: Reorganização administrativa do território das freguesias. Anexo I. Diário da República, 1.ª Série, n.º 19, Suplemento, de 28/01/2013.
  4. Tripadvisor. (2012). 15 Destinations on the Rise. .
  5. Sul Informação. (22/12/2012). Quatro municípios do Algarve criam associação de cidades Slow. .
  6. Câmara Municipal de Lagos. Plano de Urbanização de Lagos. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in