Laguntza:Artikuluak nola aldatzen diren


Wikipediako laguntza
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Estekak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Oso erraza da wiki orrialde bat aldatzea: nahikoa duzu "Aldatu"n edo "Aldatu iturburu kodea"n klik egitea (Ikusizko Editorea, lehendabizikoa; Wikitestua, bigarrena). Kodeen bidez lan egin ez eta errazera nahi baduzu, erabili Ikusizko Editorea: "Aldatu".

Bilaketa koadroan eskatu duzun izenburuko orria existitzen ez bada, hots, izenburu hori duen artikulurik orain arte idatzi ez bada, esteka gorri bat agertuko da eta, bertan klikatuz, berez irekiko da edizio koadroa: "Aldatu" eta "Aldatu iturburu kodea"ren ordez, "Sortu" eta "Sortu iturburua" fitxak agertuko dira.


Aldatun klik egin
Aldatun klik egin


Klik egin eta gero, testu-kutxa bat ikusiko duzu, barruan aldatu dezakezun testua daukana. Orain da zure momentua. Idatz ezazu idatzi beharrekoa, eta, prest duzunean, sakatu Erakutsi aurreikuspena testu-kutxaren beheko aldean. Ondo aztertu ea ongi geratu den, eta zuzendu egon litezkeen akatsak edo gustuko ez duzuna. Dena ongi dagoela uste duzunean, sakatu Aldaketak argitaratu -botoi hori ere beheko aldean dago- eta aldaketak gordeko dira. Irakurleek berehala ikusiko dituzte egin dituzun aldaketak.

Testu-kutxaren gainean ikur hauek ere ikusiko dituzu ("Aldatu iturburu kodea"n, wikitestuan ari bazara):



Dena dela, nabigatzailearen eta nabigatzailearen hobespenen arabera, beharbada ez zaizkizu agertuko.

Botoi horiek zure aldaketak errazteko erabili ahal dituzu. Lehenengo testu zati bat hautatu beharko duzu botoi gehienek funtziona dezaten. Testurik hautatu gabe erabiltzen badituzu, adibidezko testu bat azalduko zaizu.

Proba batzuk egin nahi badituzu, proba orrian egin ditzakezu. Ez ahaztu Erakutsi aurreikuspena aukeratzea, guztia zuk nahi bezala dagoela ziurtatzeko. Laburpena jartzen duen tokian zerbait idazten baduzu, historian grabatuta geratuko da, eta beste batzuen lana arintzeko balio dezake. Aintzat hartu idazteko erak ere garrantzi handia duela; mesedez, irakurri Laguntza:Gida arina.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy