Lakarko gudua

Lakarko gudua
Bigarren Karlistaldia
'Mi general, es inútil todo'
Data1875eko otsailaren 3a
LekuaLakar  Nafarroa
42°41′2″N 1°57′30″W / 42.68389°N 1.95833°W / 42.68389; -1.95833
Koordenatuak42°41′02″N 1°57′30″W / 42.68389°N 1.95833°W / 42.68389; -1.95833
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Alfontsotarrak
Buruzagiak
Torcuato Mendiri Ramón Blanco

Lakarko gudua Nafarroako herri hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, alfontsotar eta karlistek 1875eko otsailaren 3an egina.

Liberalek Lakar eta inguruko zenbait herri hartu berriak zituzten eta, egun hartan, karlistek, Torcuato Mendirik zuzenduta, ustekabean Lakar eraso zuten. Armada liberalaren anabasa izugarria izan zen eta 1.000 hildako baino gehiago izan zituzten. Erregea bera, orduan gaztea zela, atzemateko puntuan ere izan ziren; etsi-etsian gudu-zelaitik atera behar izan zuten.

Urtero Lakar herriak istorioa oroitzeko ekainaren 10ean gudua antzezten du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy