Lamiako

Lamiako
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaLeioa
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°19′12″N 3°00′10″W / 43.31997°N 3.00275°W / 43.31997; -3.00275

Lamiako Leioako (Bizkaia) auzoa da, Lamiako-Txopoeta barrutiaren parte dena eta herriko beheko aldean dagoena, Areetako (Getxo) mugan. Auzoaren izenaren sorburua lamina + -ko atzizki txikigarria dela uste da (eta ez leku-genitibo atzizkia).

Padura eremua izan zen antzina, azkenean ibarra lehorturik geldituz eta bertara jendea bizitzera joanez. Oraindik ere, aitzinekoko padura ez baina hezegune bat geratzen da eta Lamiakoko padura deitzen zaio.[1]

Lamina txiki baten estatua topa daiteke Lamiakoko metro geltokiaren alde batean eta metro geltokiaren beste aldean Bilboko Athletic futbol taldearen omenez eraikitako plaza dago. Ingurukoek esaten dute inguru horietan hasi zirela XIX. mendearen bukaera aldera, lehen aldiz Iberiar penintsulan, futbolean ibiltzen gizonezko batzuk.

  1. «Ekologistak Martxan Bizkaiak Lamiakoko padura berreskuratzea eskatu du • Ekologistak martxan» Ecologistas en Acción 2022-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy