Lamina | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa eta gizonezkoa |
Baliokideak | Aloja (en) |
Laminak[1] —zenbait euskalkitan, lamiak— euskal mitologiako izakiak dira. Bi motakoak daude; Anuntxi Arana antropologoak "lamina eraikitzaileak" eta "ur bazterretako laminak" bereizten ditu. Mitologiako beste jeinu askok legez, batzuetan gizakiei laguntzen diete eta bestetan kalte egiten. Edonola ere jendearekin harremanak dituzte, jendea bisitatzen edo haien aurrean agertu omen baitira.[2]